Hazilan programari buruzko informazio saio bat egingo dute bihar

Irailean hasiko da Hazilanen 12. edizioa, baina zabalik dago jada izen-ematea. Programaren inguruko azalpenak emango dituzte bihar, online formatuan.

Urtarrilean ekin zioten Hazilan programaren 11. edizioari. Urola Kostako Udal Elkartearen arabera, proiektua "eskualdeko enpresei eta langabeei" nahiz "lana hobetu nahi duten pertsonei" (20 eta 44 urte bitartean baldin badituzte eta goi mailako ikasketak baldin badituzte" dago bideratuta; "langabeen kasuan laneratzen laguntzeko, eta lanean ari direnen kasuan, beren lan aukerak hobetzeko". Horretarako, "prestakuntza trinkoa" eskaintzen dute programan, eta hainbat enpresatan praktikaldiak egitea ere barne hartzen du.

Hazilanen 12. edizioa irailean hasiko da, eta izen-ematea irekita dago jada. Gehienez hamasei pertsonako talde bat osatuko dute. Interesdunek, dena den, programaren inguruko azalpenak entzuteko aukera izango dute bihar, hilaren 29an: informazio saio bat egingo dute online formatuan, Gotomeeting plataformaren bidez. Online saioan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, galdetegi hau beteta.

Hazilan programaren arduradunekin harremanetan jartzeko: 943 890 808 edo hazilan@urolakosta.eus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!