Irailaren 12an Donostian egingo den giza katean parte hartzera deitu du Irriparra Berreskuratuk

Karkara 2021ko ira. 4a, 11:00
(EAM)

Kontxako bigarren igandean, irailaren 12an, hondakinentzako "irtenbide jasangarri bat" aldarrikatzeko giza katea egingo dute Donostian. Irriparra Berreskuratu taldeak bat egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren deialdi horrekin.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak giza kate bat antolatu du irailaren 12rako, Kontxan estropadak izango baitira egun horretan ere. Errausketa=Klima aldaketa aldarri hartuta egin du deialdia, eta hondakinentzako "irtenbide jasangarri bat" eskatuko dute ekimenaren bidez. 11:00etan Donostiako Alderdi Ederren elkartzea da asmoa, eta Kontxaraino helduko da giza katea.

Irriparra Berreskuratu taldeak bat egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren mobilizazio deialdiarekin, eta "arnas garbia nahi duen orori" luzatu dio ekitaldian parte hartzeko gonbita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!