Gorka Eizmendik autoa "txikitu" du Granadako rallyan, zilipurdika ibili eta gero

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 8a, 12:12

Garaipena lortzeko borrokan ari zela, Eizmendik istripu latza izan zuen ibilbidearen azken eremuan. Autoak aberia handiak dituela-eta, litekeena da denboraldiari agur esan behar izatea.

Gorka Eizmendi Granadan izan zen lehengo asteburuan, Espainiako Lur Gaineko Rally Kopako proban. Liga bukatzeko lau probaren faltan, sailkapen orokorreko lidertzan zen pilotua, eta lehen postu horri eusteko helburuarekin jo zuen Andaluziara.

Tamalez, zortea ez zuen alde izan azken rallyan. Lehia ondo hasi zuen Granadan, baina lehen postuan bukatzeko borroka betean sartuta zegoela, istripu ikusgarria izan zuen. "Ibilbidearen azken eremuan, autoaren kontrola galdu eta lau edo bost itzulipurdi egin genituen. Kotxea txikituta geratu da ezbeharraren ondorioz, eta oraindik ez dakigu dakit denboraldiarekin jarraitzeko moduan izango garen", argitu du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!