Jon Alkainen lanak erakutsiko dituzte igandean Chillida Lekun

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 10a, 09:00
Ural sinadura daramaten hainbat lan. (kutxakultur.eus)

Hamar arropa diseinatzailek hartu dute parte aurtengo Kutxa Kultur Moda ekimenean; tartean, Jon Alkainek. Desfile baten bidez emango dituzte argitara haien lanak.

Arropa diseinuan aurreneko urratsak egiten ari diren artistei bultzada bat ematea da, batez ere, Kutxa Kultur Moda izeneko egitasmoaren helburua. Edizio honetan hamar diseinatzailek hartu dute parte, eta Chillida Leku bilakatuko dute haien sorkuntzentzako plaza. Izan ere, igande honetan, irailaren 12an, desfile baten bidez erakutsiko dute hamar diseinugileek sortutako arropa.

Jon Alkain da aurtengo Kutxa Kultur Modan parte hartu duen artistetako bat. Lau urtez izan zen Bartzelonan moda diseinua ikasten, eta Ural sinadurapean egindako diseinuak ditu orain esku artean. Unisex arropa egiten du Ural arropa-markak, eta Alkainek jendaurrean aurkeztu du, esaterako, Genesis izeneko bilduma.

Igandean ere izango da haren lanak ikusteko aukera, 19:00etatik aurrera, Chillida Lekun. Alkainen lanez gain, pasarela gainean izango dira Ainara Antxia (Aain), Itxaso Segues (NaturalKiller), Nahia Salaberria, Barbara Leon (Re), Elixabet Perdiguero (ELI-two), Maialen Porroy (EME), Sonia Cepa (Akukuna), Fanny Alonso eta Oihane Pardo (Amarenak) diseinugileen lanak.

Erlazionatuak

BIDEOA: Goiuri Unanue eta Jon Alkain diseinatzaileen erakusketa

Mireia Galarza - Aiora LarraƱaga 2021 mai 20 Aia Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!