Hego Euskal Herrian 218 koronabirus kasu hauteman dituzte azken orduetan

Positibotasun tasa zertxobait igo da atzotik, % 3tik % 3,6ra. Hala eta guztiz, Gipuzkoan hobera egin du egoerak. 48 izan dira lurralde horretan zenbatutako kasuak.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo, ostirala, 5.240 PCR eta antigeno proba egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta horietatik 218k izan zuten emaitza positiboa. Bizkaian zenbatu zuten kasurik gehien, 106. Gipuzkoan 48 kasu detektatu zituzten, Araban 40 eta Nafarroan 22. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako positibotasun tasak gora egin du zertxobait, % 3tik % 3,6ra, eta jaitsi egin da Nafarroan, % 1,9tik % 1,4ra.

Osakidetzaren adurapeko erietxeetan 30 lagun ospitaleratu behar izan zituzten atzo. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, gaur gaurkoz 52 dira izurriaren ondorioz ZIUetan dauden pertsonak. Nafarroan, berriz, 48 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 15 ZIUetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!