Andoni Lizarraldek irabazi du traineru denboraldiko KARKARAren porra

Karkara 2021ko ira. 20a, 09:50

Orioko txalupek Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligetan lortutako emaitzak asmatu dituztenen artean zozkatu da saria: 2 lagunentzako otordua Xixario erretegian eta Koloore surf markako arropak.

Traineru denboraldiari saltsa pixka bat jartzeko helburuarekin, arraun porra izan du martxan KARKARAk aurten ere. Hau izan da asmatu beharreko galdera: zenbatgarren amaituko dituzte ligak oriotarrek? Atzo eman zitzaion amaiera denboraldiari, eta sailkapen orokorretan, postu hauetan bukatu dute denboraldia etxeko traineruek: Euskotren ligan bigarren, Eusko Label ligan hirugarren, eta KAE1 ligan bederatzigarren.

Guztira 93 porra egin dituzte KARKARAren irakurleek, eta horien artean, bik bakarrik asmatu dute emaitza. Horien artean zozketa egin da, eta aurtengo porran, Andoni Lizarraldek irabazi ditu Xixario erretegian 2 lagunentzako otordua eta Koolore markako arropa sorta. Zorionak!

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!