Guka Argazki Lehiaketan botoa emateko azken egunak

Karkara 2021ko ira. 22a, 19:01

Martxan da Guka Argazki Lehiaketaren bozketa fasea. Ostiralera bitartean bozkatu ahal izango dute UKTren hedabideetako irakurleek argazki gustukoena; beraz, animatu, azken egunak dira eta!

Guka Argazki Lehiaketan ehundik gora argazki jaso genituen, eta guztiak ikusgai daude dagoeneko Zarauzko Hitzaren webgunean, Guka Argazki Lehiaketaren kanalean. Argazkirik gustukoenak bozkatzeko aukera dago joan zen astetik, eta bozketa horren azken fasean sartu da lehiaketa. Izan ere, ostiralean, irailak 24, izango da botoa emateko azken eguna.

Herritarrek Guka Argazki Lehiaketaren orrialdean eman dezakete botoa. Pertsona bakoitzak lehiaketan parte hartu duten hiru argazkiri eman ahalko die botoa, gailu bakoitzetik behin bakarrik. Argazkien aukeraketa egindakoan, izen abizenak, e-posta eta telefono zenbakia zehaztu beharko ditu erabiltzaileak zozketan sartu ahal izateko. Honako lotura honetan eman daiteke botoa. Behin bozketa amaituta, boto gehien jaso dituen argazkigileak txakolindegi batera bisita, hamaiketakoa eta bi botila eskuratuko ditu.

Sari gehiago

Erabiltzaileen Saria ez da izango, ordea, Guka Argazki Lehiaketan banatuko den sari bakarra. Botoa ematen duten erabiltzaile guztiak paddle surfean Oria ibaian ibilaldia lortzeko zozketan sartuko dira.

Eta, noski, sari nagusia ere egongo da: Epaimahaiaren Saria. Lehiaketan parte hartu duten guztien artean irudi bat aukeratuko du epaimahaiak, eta egileak Xoxoteko aterpetxean egonaldia irabaziko du. Irabazleen izenak urriaren 1ean emango dira jakitera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!