GEHIGARRIA

'65 + eguna: izen bat, mila izan' gehigarria argitaratu du gaur Urolako Komunikazio Taldeak

Karkara 2021ko urr. 1a, 12:23

Adinekoen Nazioarteko Eguna da gaur, urriak1, baina zer da adinekoa izatea gaur egungo gizartean? Urola Kostako datuak bildu dira gehigarrian, baita protagonista batzuen iritziak eta elkarrizketak ere.

Gaur, urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten hedabideek, tartean ZARAUZKO HITZAk, gehigarri berezia argitaratu dute 65+ eguna: izen bat, mila izan izenburupean. 

Zer da adinekoa izatea gaur egungo gizartean? Zer erronka ditu gizarteak arlo horretan? Egun honetako protagonistei eman zaie ahotsa gehigarriko orrietan, eta Urola Kosta eskualdeko hainbat datu ere bildu dira, baita herriz herrikakoak ere.

Hausnarketaz beteriko iritzia idatzi du, esaterako, Edurne Zubia Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun tekniko zumaiarrak; elkarrizketa egin zaio Helduak Adi adinekoen elkartearen sortzaile Maria Angeles Amenabar azpeitiarrari; eta hiru erretiraturen istorioak jaso dira: Valentina Gomez azkoitiarrarena, eta Jose Manuel Herrero eta Miguel Agirrezabal zarauztarrenak. 

GEHIGARRIA IKUSI. Gehigarria Urola Kostako HITZAren harpideek etxean jaso dute gaur, eta online hemen irakur daiteke, baita deskargatu ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!