Patxi Frances izango da emakumezkoen traineruaren entrenatzaile berria

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 1a, 16:08
Patxi Frances. (ataria.eus)

Xanti Zabaletak Txiki entrenatzeari lagako diola iragarri eta handik gutxira eman du jakitera entrenatzaile berriaren izena Orio Arraunketa Elkarteak.

Entrenatzaile gisa eskarmentu handia daukan Patxi Frances donostiarrak entrenatuko du aurrerantzean Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen talde nagusia. Arestian iragarri du arraunketa elkarteak Xanti Zabaletak ez duela Txiki trainerua entrenatzen jarraituko, eta handik gutxira jakinarazi du elkarteak entrenatzaile berriaren izena.

Azken denboraldietan Tolosaldea entrenatzen aritu da Frances, eta ETE ligatik Euskotren ligarako jauzia egin ahal izan du Gipuzkoako taldeak. Aurrerantzean, Oriorekin batera ibiliko dira lehian. Tolosaldeaz gain, beste hainbat talde ere entrenatu ditu Francesek: gizonezkoen Zumaia, Zierbena edo Getaria kasu.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!