Orioko korrikalariak bikain ibili dira Berrobin eta Donostian asteburuan

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 4a, 16:24

Iñigo Expositok bigarren postua lortu zuen Berrobiko Herri Krosean larunbatean. Atzo, berriz, Kamel Ziani gailendu zen Donostiako MediaDonosti lasterketan.

Orioko korrikalariak Berrobin eta Donostian izan dira asteburuan. Larunbatean, Berrobiko Herri Krosa jokatu zen, eta Iñigo Expositok bigarren egitea lortu zuen. Berarekin batera, Kamel Ziani Atletismo Taldeko beste hiruk ere parte hartu zuten lasterketan. Seniorrez gain, taldeko korrikalari txikiek ere egin zuten krossa; zehazki, hamabi gaztetxo izan ziren lasterketan.

Igandean, korrikalariek Donostian izan zuten zita. 10 kilometroko MediaDonosti lasterketan, Kamel Zianik garaipena eskuratu zuen. Ibilbide bera egin zuten taldeko neskek ere, eta azaldu dutenez, pozik geratu ziren han izandako esperientziarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!