Erakusleihoak nola apaindu ikasteko saioak eskainiko ditu UKUEk

Mireia Galarza Bastida 2021ko urr. 10a, 16:11

20 orduko ikastaroa izango da, aurrez aurrekoa. Hain zuzen, urriaren 19an, 21ean, 26an eta 28an, eta azaroaren 2an, 4an, 9an, 11n, 15ean eta 17an izango dira saioak, eta Jorge Malcorrak eskainiko ditu.

Erakusleihoak eta produktuak aurkezteko joera berriak ezagutara emateko asmoarekin, Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroa antolatu du azarorako. 

20 orduko ikastaroa izango da, eta bertan produktuak behar bezala eta modu erakargarrian manipulatzen eta biltzen ikasteaz gain, erakusleiho apainketa joera berriak ezagutuko dituzte. Dekorazio teknika berriak, material eta testura berriak manipulatzen jakitea eta erakuslehio moten ezagutza ere landuko dituzte ikastaroan. 

Ikastaroa presentziala izango da, 14:00etatik 16:00etara, UKUEk Zarautzen daukan egoitzan - Urdaneta bidea, 6-. Hain zuzen, urriaren 19an, 21ean, 26an eta 28an, eta azaroaren 2an, 4an, 9an, 11n, 15ean eta 17an izango dira saioak, eta Jorge Malcorrak eskainiko ditu. Izena eman nahi dutenek 943- 89 08 08 telefonora deitu edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi beharko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!