Bihar amaituko da Tokikom Sarietan boza emateko epea

Karkara 2021ko urr. 19a, 11:00

Komunitatearen saria eskura dezakeen Karkara aldizkariko azal bat dago bederatzi finalisten artean, eta oraindik eman daiteke botoa.

Toki komunikabideen lana aitortzeko asmoz, Tokikom sarien seigarren edizioa da aurtengoa. Komunikazioaren munduko adituek osatutako epaimahai batek hiru sari emango ditu, azken urtean euskarazko toki komunikabideetan argitaratutako lanik onenak aitortzeko, baina laugarren sari bat ere izango da, Komunitatearen Saria, hain zuzen ere. 

Epaimahaiak proposatutako bederatzi finalistaren artean, publikoaren boto gehien jasotzen dituen lanak eramango du sari hori, eta tartean da Karkara aldizkariko azal bat. Orain dela hamar egun inguru ireki zuten botoa emateko epea, baina bihar amaituko da horretarako aukera.

Karkarako edukiaz gain, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) argitaratutako beste hiru eduki ere aukera daitezke: Azkoitiko Maxixatzen aldizkariko azal bat eta erreportaje bat eta GUKA gehigarriko erreportaje bat.

Hona hemen saria jasotzeko hautagai diren lanak:

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!