Asteburuan jokatuko dituzte Aiako XIII. Kintopeko Idi Probak

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 26a, 09:00
2019ko Aiako Kintopeko Idi Probak.

Hiru jardunalditan jokatuko dute txapelketa: ostiralean, larunbatean eta asteartean. Denera, bederatzi idi pare aterako dira plazara, eta Aiako probalekuko 1.800 kiloko harriari 200 kiloko gainkarga jarrita ariko dira lehian.

Urriaren 29etik azaroaren 2ra, alegia, ostiraletik asteartera, kintopeko idi probek hartuko dute Aia. Hamairugarren edizio honetan, bederatzi pare gazte ariko dira nor baino nor, Aiako probalekuko 1.800 kiloko harriari beste 200 kilo erantsita.

Hiru jardunalditan gauzatuko dute txapelketa, eta hiru idi parek parte hartuko dute jardunaldi bakoitzean: ostiralean, urriak 29, Asador Iruña (Maruri), La Kruz (Gatika) eta Bixkiak (Errezil) izango dira; larunbatean, urriak 30, Garagartza Elkartea (Laukiz), Intxaurburu (Hernani) eta Olatzar Eraikuntzak (Lezo); eta asteartean, azaroak 2, Txinlo (Lemoiz), Oliden (Orio) eta Lopategi (Billela).

Hiru saioak 21:00etan hasiko dira, eta Saizar Sariketarako proba puntuagarria izango da.     

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!