HITZALDIA: "ZER DAUKAGU INGURUAN?"

Erabiltzailearen aurpegia Irriparra berreskuratu!! 2021ko aza. 2a, 13:45
Azaroaren 10ean Arratsaldeko 18.30tan Etxeluze Gaztetxean, Erraustegi ingurutan bilduriko laginen emaitzen berri izango dugu Maider Usabiagak bideratuta izango den hitzaldian. Guztiok gonbidatuta zaudete inguruan dugunaren berri izatera!

Erraustegiaren kontrol herritarra Zubieta Lantzen elkarteak eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sustatutako ekimena da, herritarren crowdfunding bidez eta zenbait instituzioren laguntzaz ordaindua. Zubieta Lantzenek eta EAMek ToxicoWatch (TW) fundazio holandarrari eskatu zioten Zubietako erraustegiaren biomonitorizazio ikerketa egitea, “herritarrak ezin direlako fidatu ez Erraustegia kudeatzen duten enpresen eta ez Gipuzkoako agintarien kontroletan; enpresak eta agintariak denak saltsa berean nahastuta baitaude, geroztik Arkaitzerrekan zientoka arrain hil zituen kutsaketaren kontrolik ezak erakutsi zuen moduan”.

ToxicoWatch fundazio holandarrak Basilea eta Stockholmeko Itunetako lan-taldeetan, Nazio Batuen Erakundearen barruan parte hartzen du, eta berak finkatu ditu urtez urte zer aztertu. Alde batetik, libre hazitako oiloen arrautzak, berez indikadore onak direlako lurrean egon daitekeen dioxina maila ezagutzeko eta, gainera, jendeak hain ugari jaten dituen arrautzak direlako inguruko dioxina eta beste POP kutsakorrak gizakiengana iristeko bide nabarmenetako bat. Egunotan erraustegiaren inguruko 5 kilometroko radioan dauden zenbait oilategitako arrautzak bildu dituzte.

Bestalde, landare, lur, ur eta sedimentuei dagokienez, laginak hartu dira Zubietako erraustegiaren 2 kilometroko inguru batean, dioxinak, dioxinak bezalako PCBak, aktibitate estrogenikoa eta metal astunak analizatzeko.

Azaroaren 10ean Etxeluze Gaztetxean azterketa hauen emaitzen berri izango dugu Maider Usabiaga-k bideratuta izango den hitzaldian, Irriparra berreskuratu-k antolatuta.

Hitz hauen bitartez, jaso gure gonbidapena!!!!!!!!!


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!