San Martin jaietan murgilduta, asteburu bete-betea izango dute Ortzaikan eta Urdanetan

Ostegunean, San Martin egunez, eman zieten hasiera festei, eta bihar iluntzera arte jaiak ez du etenik izango bi auzoetan.

Eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, festarako gogorik ez da falta Ortzaikan eta Urdanetan. Bi auzoetan ostegunean ekin zieten sanmartinei, eta bihar iluntzera arte jo eta su jarraituko dute bietan.

Hona hemen San Martin eguneko zenbait irudi, eta bihar iluntzera arteko bateko eta besteko egitarauak:

ORTZAIKAko irudiak eta egitaraua:

Gaur:
– 17:00. Iago Magoren ikuskizuna eta ondoren txokolatada.
– 21:00. Erromeri afaria bertsolariekin (txartelak salgai 20 eurotan Olidenen eta Kutixin bihar arte). Bertsolariak: Aratz Igartzabal eta Iban Urdangarin. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
Bihar:
– 12:00. Herri kirolak. Auzoko gazteen desafioa. Ondoren, pentatloia: Iñaki Errazkin Kepa Peñagarikanoren aurka.
– 14:00. Bailarako bazkaria, Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.

 

URDANETAko irudiak eta egitaraua:

Gaur:
– 16:00. Mus txapelketa, Indamendi elkartean.
– Ordu berean, ume jolasak, frontoian. Txokolate beroa ere izango da, nahi dutenentzat.
– Gauean, Ximor taberna zabalik izango da parranda gogoa dutenentzat.
Bihar:
– 11:00. Jubilatuen ospakizuna, elizan.
– 11:00. Auzotarren I. Pilota Txapelketaren finalak.
– 13:00. Herri kirolak. Izeta harri-jasotze eskolako harri-jasotzaileen erakustaldia. Han izango dira Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Lierni Osa. Aizkolariak ere izango dira: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Biurri. Eta hori guztia Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
– Ondoren, auzoko nagusien bazkaria Indamendi elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
– Bazkalostean, bertso-saioa eta trikiti-saioa elkartera azaltzen diren guztientzat.
– 18:00 aldera, kalejira, tabernaz taberna, bertsolari eta trikitilariekin.
– Jarraian, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin 22:30 aldera arte.
– Festak bukatzeko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!