Hemerzortzi aiarrek eta 78 oriotarrek osatu dute Behobia-Donostia lasterketa

Aritz Mutiozabal 2021ko aza. 14a, 18:10
Argazkia: Bidasoako Hitza

Pandemiak baldintzatutako urtebeteko etenaren ondoren, aurten berriro jokatu ahal izan da Behobia-Donostia lasteketa jendetsua. Aiatik hemezortzi lagunek osatu dute 20 kilometroko ibilbidea, eta Oriotik, berriz, 78 lagunek.

Aiako bizkorrenak Hodei Alkorta (01:11:13) eta Nerea Arruti izan dira (01:44:07), gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Oriotarren artean, bien bitartean, Iñigo Expositok (01:08:05) eta Amagoia Iribarrek (01:26:08) lortu dituzte denborarik onenak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!