Jaurlaritzak bost milioi euroko laguntza emango die hainbat hedabideri

Julene Frantzesena 2021ko aza. 25a, 14:39

Zehazki, COVID-19ak eragindako egoera ekonomikoari aurre egiteko jarriko du martxan programa erakundeak, eta hainbat irrati nahiz idatzizko komunikabide izango dira onuradunak; ez, ordea, tokiko hedabideak.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak asteon erabaki du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat hedabideri bost milioi euroko dirulaguntza ematea. Zehazki, COVID-19ak eragindako egoera ekonomikoari aurre egiteko jarriko du martxan programa erakudeak, eta hainbat irrati nahiz idatzizko komunikabide izango dira onuradunak; ez, ordea, tokiko hedabideak.

Audientziaren arabera banatuko du diru kopuru hori Jaurlaritzak, eta egunkarien kasuan, El Correok, El Diario Vascok, Deiak, Garak, Berriak, Noticias de Gipukoak eta Noticias de Alavak jasoko dute. Zehazki, Vocento taldea izango da diru gehien jasoko duena; 1,6 milioi euro El Correok eta 747.535 euro El Diario Vascok. Deiak 558.126 euro jasoko ditu, eta 305.580 euro Garak. Berria egunkariak, berriz, 290.427 euro eskuratuko ditu. Noticias taldeko argitalpenek ere jasoko dituzte dirulaguntzak: Noticias de Gipuzkoak 171.731 euro, eta Noticias de Alavak 113.645 euro.

Irratien kasuan, hainbat izango dira laguntzak eskuratuko dituztenak: 520.244 euro Ser irrati kateak, 224.765 euro Nervion irratiak, 174.256 euro Copek, 123.747 euro Onda Cerok eta 73.238 euro Onda Vascak. Euskarazkoek kasuan, berriz, Herri Irratiak 25.254 euro, Radio 7k 22.729 euro eta Bizkaia irratiak 40.000 euro jasoko dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!