Azaroaren 25a

Bideoa: Indarkeria matxistaren kontrako aldarriz busti dira kaleak

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 26a, 10:00

Azkoitian, Azpeitian, Aian, Aizarnazabalen, Zumaian eta Zarautzen elkarretaratzeak egin ziren atzo. Orion eta Zestoan, aldiz, manifestazioak, eta jende ugari batu zen deialdietara. Aurten, 69 indarkeria kasu artatu dituzte eskualdeko udal gizarte zerbitzuetan.

Euriak atsedetik eman ez duen arren, indarkeria matxistaren kontrako aldarriz busti dira eskualdeko herrietako plazak eta kaleak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako egunean. Azaroaren 25a izan zen atzo, eta tokian tokiko talde feministek, Euskal Herriko mugimendu feministak edo udalek deituta, elkarretaratzeak eta mobilizazioak egin zituzten arratsalde-gau partean eskualdeko herrietan. Azkoitian, Azpeitian, Aian, Aizarnazabalen, Zumaian eta Zarautzen elkarretaratzeak egin ziren. Orion eta Zestoan, aldiz, manifestazioak egin ziren, eta jende ugari batu da deialdietara. Zestoan, gainera, kandelak piztu zituzten aurten eraildako emakumeen oroimenez. 

Aurten, 69 indarkeria kasu artatu dituzte eskualdeko udal gizarte zerbitzuetan. Errealitatea gordina da oraindik, eta horrekin amaitzeko eskatuz mobilizatu dira beste urte batez eskualdeko herritarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!