Elkar argitaletxearen liburu sorta zozkatuko du KARKARAk bazkideen artean

Karkara 2021ko aza. 29a, 12:19

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Ostiralean, abenduak 3, Euskararen Eguna izango da, eta KARKARAk liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Karkarak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute (irabazlea bazkide den egiaztatuko du KARKARAk).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!