Banatu dituzte Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sariak

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 4a, 18:33

Urtero bezala, Euskararen Eguna aukeratu dute sari banaketa ekitaldia egiteko, eta olerki eta bertso ataleko irabazleek abestu egin zituzten beren lanak. Bideo honetan jaso ditugu une horietako batzuk.

Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zuten atzo, ostirala, Orioko Kultur Etxeko aretoan. Ohi bezala, Euskararen Eguna aukeratu zuten sariak emateko.

Sariak Anuska Esnal alkateak eta Orioko Udaleko Euskara batzordeko kideek eman zituzten, eta ekitaldiaren hasieran, erdian nahiz amaieran, Musika Eskolako ikasleek abesti edo pieza bana eskaini zuten. Amaia Gutierrez irakaslearen laguntzarekin aritu ziren azkenekoan izan ezik, eta horrek lagunduta kantatu zituzten bertsoak ere atzo olerki eta bertso atalean saria jaso zutenek. Josu Galdos izan zen abesteaz gain kitarra ere jo zuen bakarra.

Ekitaldia Jabi Zabaleta Euskara teknikariak eta Eli Manterola KARKARAko kide eta epaimahaikideak aurkeztu zuten, eta Anuska Esnal alkateak ere egin zituen hitz batzuk hasieran. Esan zuen ez zuela modu hoberik ezagutzen Euskararen Eguna ospatzeko herritarren ipuin, olerki eta bertsoak entzun eta saritzea baino.

Sarituak

Ipuinak

1.- Eromena. Egilea: Libe Larrarte.

2.- Txikitako lagunak. Egilea: Iñaki Iturain.

3.- Leihotik. Egilea: Ane Etxabe Usandizaga.

Accesita: Basoaren alaba. Egilea: Josu Galdos.

Accesita: Azkena. Egilea: Garazi Urretabizkaia.

Olerkiak/Bertsoak

1.- Atxakiak. Egilea: Garazi Urretabizkaia.

2.- Klimaren kilimak. Egilea: Mikel Iruretagoiena.

3.- Ikus(i)ezinak. Egilea: Ainhoa Mujika.

Accesita: Bizitza honek ez du askorik balio. Egilea: Josu Galdos.

Accesita: Gainazalean. Egilea: Maxe Zinkunegi.

Saritutako lanak etxe guztietara

Saritutako lanak KARKARA aldizkariaren gehigarri batean argitaratuko dira Gabonak eta gero. Ondoren, udalaren orio.eus webgunean ere publikatuko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!