Zozketa

Oraindik parte har daiteke Mugaldekoen kontzerturako sarreren zozketan

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 7a, 09:43

Berako (Nafarroa) folk taldeak ostiralean Arraunetxen emango du kontzertua, 19:00etan hasita, eta KARKARAk bi sarrera pare zozkatuko ditu bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek ostegunean 12:00ak arteko epea dute, eta lotura honetan eman dezakete izena.

Edu Zelaieta idazleak eta Berako zenbait musikarik —Beñardo Goietxe eta Raul Garcia— osatutako taldea da Mugaldekoak. Hain zuzen, Zelaietaren izenburu bereko poema liburuko olerkiak musikatzeko sortu zuten egitasmoa 2004an. Gerora, beste idazle batzuen testuak musikatu eta kantu propioak sortu ditu taldeak, eta hiru diskotan jaso ditu. Zuzenekoetan lau lagun aritzen dira taula gainean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!