'Urola platerean' saio berria estreinatuko du Erlo Telebistak, ostiralean

Karkara 2021ko abe. 15a, 16:18

Eskualdeko produktuei balioa emateko sukaldaritza saio pilotua da. Urkome, Iraurgi Berritzen eta Elikagunearekin elkarlanean egin da, eta Urola gustagarri ekimenak babesten du.

Urola Kosta eskualdeko produktuei balioa emateko saio berezia emango du Erlo Telebistak, ostiralean. Urola platerean izeneko saio pilotua Urkome elkartearekin, Iraurgi Berritzen agentziarekin eta Elikagunearekin elkarlanean egin da, eta Urola Gustagarri ekimenak babesten du.

Mireia Galarza UKTko kazetariak gidatuko du saioa, eta Sakona Etxalde Ekologikoko Aiora Etxeberria, Basabe baserriko Jose Antonio Labaka eta Urraki baserriko Xabier Uzkudun ekoizleek, Xabier Izagirre Elikaguneko sukaldariak, eta Aitziber Aizpuru dietistak parte hartuko dute. Ekoizle bakoitzak produktuak non eta nola ekoizten dituen azalduko du, Izagirrek produktu horiekin errezeta bat egingo du, eta Aizpuruk kontsumo jasangarria eta elikadura burujabetza sustatzeko gomendioak eskainiko ditu.

Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusi ahalko da saioa Erlo Telebistan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!