Kalean da 2022ko aurreneko KARKARA aldizkaria

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 7a, 12:57

Banatzaileak hasi dira dagoeneko urtarrileko KARKARA aldizkaria banatzen. Zenbaki honetan, basurde ehizari eman zaio aldizkariko tarterik zabalena.

Gaur, urtarrilak 7, plazaratu da aurtengo aurreneko KARKARA aldizkaria. Zehazki, 435. zenbakia da banatzaileak Aiako eta Orioko etxeetan banatzen ari direna. Gai nagusi modura, basurde ehiza landu da oraingo honetan. Bi aiar eta oriotar batekin hitz eginda osatu da erreportajea, eta testuak ez du bazterrean uztekorik.

Bestalde, irakurleek bi gehigarri jasoko dituzte aldizkariarekin: batetik, Euskara Gazte Literatur Lehiaketako saria jaso duten ipuin eta olerkiekin osatutakoa. Bestea, ohikoa denez, GUKA. Bigarren horretan, gainera, oriotarra da protagonistetako bat: Xabier Lizaso. Mikel Kazalisekin batera egin zaio elkarrizketa luzea piano jole eta ikertzaileari.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!