111 positibo detektatu dituzte Orion azken hiru egunetan, eta Aian 40

Oriok 6099,15eko intzidentzia tasa du gaur gaurkoz, eta Aian zifra 6952,14 da. Eskualdean 1.180 izan dira positiboak. 

Koronabirusaren Omicron aldaerak bizi-bizi hedatzen jarraitzen du Urola Kostan, mundu osoan bezalaxe. Eusko Jaurlaritzak gaur plazaratu duen txostenaren arabera, Orion 111 kasu positibo detektatu dituzte azken hiru egunetan, eta herriaren tasa 6099,15 da gaur gaurkoz. Aian 40 izan dira positiboak, eta tasa 6952,14an dute. 

Oraingo honetan, Zarautz izan da positibo gehien atzeman duten herria. 385 izan dira guztira, eta hango intzidentzia tasa 6596,14 da gaur gaurkoz. Azkoitian (9229,74) eta Azpeitian (8173,46) detektatutako kopurua antzekoa izan da, 229 eta 215, hurrenez hurren. Zumaiari (7743,97) dagokionez, 132 positibo atzeman dituzte han.

100 positibotik beherako langatik daude Getaria 48 positiborekin (8445,23), Aizarnazabalen 11 (4941,48), Beizaman 4 (5645,16) eta Errezilen 5 (5475,04).

Osakidetzak aste honetan jakinarazi duenez, kontaktu estuei bakarrik egingo dizkie COVID-19a atzemateko probak. Pertsona zaurgarritzat hartuko dituzte 70 urtetik gorako herritarrak, haurdun dauden emakumeak, immunoeskasia duten pertsonak, txertatu gabekoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!