Aiak eta Oriok biztanleria irabazi dute azken urtean

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 18a, 15:11

INE Espainiako Estatistika Erakundeak eman ditu datuak. Horien arabera, Oriok 6.096 biztanle ditu, duela urtebete baino bost gehiago; eta Aiak 2.056 biztanle ditu, duela urtebete baino hamazazpi gehiago.

INE Espainiako Estatistika Erakundeak biztanleriaren inguruko datuak berritu ditu, eta horien arabera, Aiak eta Oriok biztanleria galdu dute azken urtebetean. Erakunde horren arabera, Oriok 6.096 biztanle ditu, duela urtebete baino bost gehiago; eta Aiak 2.056 biztanle ditu, duela urtebete baino hamazazpi gehiago. 

Urola Kostak, berriz, 70 biztanle irabazi zituen iaz. Zehazki, 2020aren bukaeran 76.406 lagun bizi ziren eskualdean, eta 2021aren bukaeran, 76.475..

Herriz herriko datuei erreparatuta, ez dago biztanleria irabazteko joera orokorra dela esaterik, sei herritan kopuruak haztera egin duen arren, beste lautan murriztera egin baitu. Biztanleria irabazi dute Aiak, Aizarnazabalek, Azkoitiak, Azpeitiak, Oriok eta Zumaiak; galdu egin dute Beizamak, Getariak, Zarautzek eta Zestoak; eta Errezilen lehengo kopuru berari eutsi diote.

Urtebetean biztanle kopuruan igoerarik handiena izan duen herria Azpeitia da. 2020an 15.106 zituen, eta orain 85 gehiago, 15.191 hain zuzen. Kontrara, Zarautz da urtebetean galerarik handiena izan duen eskualdeko herria: 23.271 biztanle ditu, duela urtebete baino 89 gutxiago.

Hona hemen herriz herriko datuak:

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!