Karkararen zozketak

Errigorako bi saski zozkatuko ditu Karkarak

Karkara 2022ko mar. 14a, 10:50

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Karkarak.

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Karkarak Errigoraren bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazleak ostiralean jakinaraziko ditu Karkarak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!