Zozketa

Errigoraren saski bana irabazi dute Joxe Mari Olasagastik eta Txomin Etxeberriak

Karkara 2022ko mar. 18a, 10:30

Erriberako produktuekin osatutako saski bana jasoko dute bi bazkide horiek, eta Karkara jarriko da bi lagunekin harremanetan, saskia nola eskuratu azaltzeko.

Karkarak egin du Errigorako bi saskiren zozketa, eta Joxe Mari Olasagasti eta Txomin Etxeberria bazkideak dira horien irabazleak. Karkara jarriko da zozketaren irabazleekin harremanetan, saskia nola eskuratu adierazteko.

Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, eta oliba olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak martxoaren 30era arte iraungo du. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848-87 12 23 telefono zenbakian).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!