22. Korrikaren hasiera ekitaldia, bideoan

UKT 2022ko mar. 31a, 15:25

Gaur hasi da 22. Korrika Amurrion, eta irekiera ekitaldian zuzeneko saio berezia egin dute ETBk, Hamaika Telebistak, Berriak, Goienak eta Kanaldudek, eta bertan parte hartu du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ere. Mireia Galarza UKTko kazetaria Amurrion egon da, eta Korrikarekin lotutako hainbat lagun elkarrizketatu ditu. Ikusi hemen irekiera ekitaldia, bideoan.

Zuzeneko saioa ikusteko aukera izan da UKTko tokiko webgune guztietan –Baleike, Karkara, Maxixatzen, Uztarria eta Zarauzko Hitza– Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, 15:30ean hasita. Mireia Galarza UKTko kazetariak Korrikarekin lotutako hainbat lagun elkarrizketatu ditu, Amurriotik, zuzen-zuzenean.

Hurrengo ostiralean, apirilaren 8an, iritsiko da 22. Korrika eskualdera. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!