Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Onintze Olasagasti

Karkara 2022ko api. 16a, 10:00
(Argazkia: Utzitakoa)

Udako oporretan egin bezala, Aste Santuen bueltan KARKARAk berriro jarri du martxan herritarren doinu kutunak ezagutzeko atal hau. Joan den astean Eider Salegik eman zuen gustuko zituen bost abestiren berri, eta gaur, Onintze Olasagastiren txanda da. Abesti horiek zergatik aukeratu dituen ere azaldu du.

1.- Modus Operandi eta Zuriñe Hidalgo. Zeruarekin amestu dugu.

"Bideoklipean azaltzen naizelako, grabaketa egin genuen igande eder haren oroitzapenak gogora ekartzen dizkidalako eta abestia bera ere latza iruditzen zaidalako".

2.- The Secret Society. Las pistas falsas conducen al desamor.

"Azkenaldian kotxean sartzen naizenen jartzen dudan abestia hauxe da, letra eta erritmoa asko gustatzen zaizkidalako".

3.- Pnau. Embrace.

"Nere abesti gustukoenen zerrendan aspalditik dagoelako".

4.- Spanic. Bring on the Night.

"Asko maite dudan pertsona bat gogorarazten didalako".

5.- La fuga. Heroina.

"Klasiko bat delako".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!