Ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako Ekiten digitalizazio programa jarri du martxan UKUEk

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 2a, 20:00
Enpresa kudeaketaren inguruko formakuntza tailer baten irudia, Udal Elkartearen egoitzan.

Digitalizazioaren alorrean urratsak ematen laguntzera dator Ekiten programa. Aholkularitzaz gain, sei prestakuntza saio eskainiko dizkiete Urola Kostako ekintzaile eta enpresari txikiei. 

Ekiten digitalizazio programaren laugarren edizioa jarri berri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko pertsona ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa, hain zuzen ere. 

Digitalizazioaren alorrean urratsak ematen lagundu nahi diete. Horretarako, negozioen gaineko aholkularitza digitala eta sei prestakuntza tailer eskainiko dizkiete. Online izango dira guztiak ere.  

Negozio bakoitzaren presentzia digitala aztertuko dute lehenbizi. Behin diagnosi hori egin ondoren, negozio beharretara egokitutako estrategia digitala diseinatuko dituzte, aditu baten aholkularitzarekin. 
 
Prestakuntza tailer bakoitzak bi ordu iraungo du. Asteazkenetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara:


Prestakuntza tailerrak
  • 2022/05/18
    Sare sozialak II. Sortu era askotariko edukiak eta programatu sare sozialetan denbora aurrezteko. 
    Sare sozialetarako askotariko edukia sortzeko, argitalpen-egutegi bat egiteko eta sare sozialetan denbora aurrezteko postak programatzeko ideiak.
  • 2022/05/25 
    Aurki zaitzaitela, Google My Business fitxa sortuz eta erabiliz.
    Google My Business negozio- fitxa sortu, eguneratu eta optimizatu posizionamendua hobetzeko: igo produktuak, partekatu albisteak…
  • 2022/06/01
    Erosketak Instagramen. Nola saldu zure produktuak, online, Instagram bidez? 
    Instagram Shopping-en ezaugarriak ezagutu eta prestatu. Bestelako aukerak online dendarik izan ezean.
  • 2022/06/08
    Sortu negoziorako irudia, kartelak, edukiak eta bestelakoak Canva tresnarekin. 
    Sortu enpresaren komunikazio korporatiborako material grafikoa (kartelak, sare sozialetarako postak, logotipoak edo flyerrak).
  • 2022/06/22
    Sortu eta editatu bideoak sare sozialetarako, mugikorrarekin.
    Sortu eta editatu “Storie”tarako eta sare sozialetarako bideoak; enpresaren irudi erakargarria emanez, zerbitzuak eta produktuak saltzeko.  
  • 2022/06/29
    Iragarri eta iritsi zaitez sare sozialetan zure xede taldera.
    Baliatu online publizitatea eta sare sozialetako iragarpen tresnak xede talde gehiagorengana iristeko. Sortu eta kudeatu iragarki kanpainak Facebooken, Instagramen eta Linkedinen.  

Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, helbide honetan galdetegia beteta. Saio guztietan edo intereseko saio batzuetan bakarrik eman daiteke izena. 

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatzi edo 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu daiteke. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!