Kultura eta sormen arloko profesionalen topaketa antolatu du UKUEk maiatzaren 19rako

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 6a, 08:30

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak duela bi urte hasitako bideari jarraipena emango diote aurten. Bi topaketa izango dira urtean zehar, hil honen 19an lehenengoa. Izen ematea zabaldu dute dagoeneko. 

Kultura eta sormen arloko profesionalen bi topaketa izango dira aurten, hil honen 19an lehenengoa. Duela bi urte Garapen Agentzien Euskal Elkarteak hasitako eskualdetako sei agentziekin elkarlanean hasitako bideari segika, eragileen arteko sarea sendotzea, elkarlanea sustatzea eta esperientziak eta ikasketak partekatzea xede elkartuko dira. Sektoreko eragileen iraunkortasuna ahalbdietzeko eta lurralde zein nazioarte mailan lehiakortasun handiagoa lortzera begira lan egin nahi dute.  

Maiatzaren 19ko saioa Bilboko Ensanche eraikinean egingo dute, 17:00etatik 19:00etara. Jarraian, networking-arekin jarraitzeko aukera eskainiko dute mokadutxo baten bueltan. Doako garraio zerbitzua eskainiko dute lehen hitzordu horretarako, Gipuzkoako eragileen parte hartzea errazte aldera. 

Parte hartzeko, izen-emate galdetegia bete behar da maiatzaren 16a baino lehen. Argibideak jasotzeko, 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu edo enpresa@urolakosta.eus posta elektronikora idatzi daiteke. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!