Itzulia Women 2022 txirrindulari proba Oriotik eta Aiatik pasatuko da igande goizean

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 12a, 18:17

Donostialdetik etorriko dira txirrindulariak eta Zudugarai gainetik joko dute Aiara. Ondoren, Santiotik barrena, bueltan etorriko dira Oriora, eta Donostiarantz jarraituko dute. Horrenbestez, bi aldiz igaroko dira herritik, eta 09:00etatik 11:00ak bitartean, N-634 errepidea trafikoari moztuta egongo da bi une jakinetan: 9:55 aldera eta 10:32 aldera. Itzulia Women 2022 txirrindulari proba bihar, ostirala, Gasteizen hasiko da, eta igandean bukatuko da Donostian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!