Euskaraldiaren bideoan, oriotarrak protagonista

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 13a, 18:28

2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela azaldu zuten urte hasieran Korrikako eta Euskaraldiko arduradunek, eta aste honetan, berriz ere gauza bera nabarmendu dute ekimen bietako antolatzaileek. Gainera, bi ekimenek norabide berean arraun egiten dutenaren adierazgarri, bideo bat argitaratu dute, Korrikak Euskaraldiari lekukoa ematen diola irudikatuz. Bideo hori Orion grabatu dute, eta oriotarrak dira protagonistak ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!