Aia eta Orio zeharkatu dituzte Itzulia Women 2022 lasterketako azken etapan

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 15a, 10:57

Ostiralean Gasteizen abiatu eta gaur Donostian bukatuko dute Itzulia Women 2022 txirrindularitza proba, eta abian den hirugarren eta azken etapan, Aiatik eta Oriotik pasatu da lasterketa. Donostia aldetik etorri dira txirrindulariak eta Zudugarai gainetik Aiara jo dute. Ondoren, Santiotik barrena, bueltan etorri dira Oriora, Donostiarantz jarraitzeko. Orioko zubian herritarren txaloak eta animoak jaso dituzte txirrindulariek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!