Eduki babestua

Zabalik da Zumaiako Institutuan Goi Mailako Administazio eta Finantzen zikloan aurrematrikula egiteko epea

Karkara 2022ko mai. 23a, 13:00

Interesatuek maiatzak 27a baino lehen egin beharko dute aurrematrikula Zumaiako Institutuan bertan edo Ikasguneko webgunean.

Zumaiako Institutuak urteak daramatza eskualdeko ikasle ezberdinak lan mundurako prestatzen, Administrazio eta Finantzen goi mailako ikasketen bitartez. Urteetako esperientzian oinarrituz talde txikitan lan egiten dute, ikasle bakoitzaren beharretara hobeto egokituz eta ikasketa prozesuan bidelagun izaten uneoro.

Zumaiako Administrazio eta Finantzen zikloan ikasleek ikasketa Duala egiteko aukera ere badute, eta ikasitakoa praktikan jartzeko ordua iristean, ERASMUS + proiektuaren bidez atzerrian praktikak egiteko aukera eskaintzen zaie. Ikasle eta ikastetxearen arteko harremana ez da amaitzen ikasketak amaitu ondoren, ikastetxeak etengabeko informazioa bideratzen baitie ikasleei bertan jasotzen dituzten lan eskaintzen inguruan.

Aipatzekoa da ziklo honek eskaintzen duen lan aukera zabala. Hainbat alorretan lan egiteko prestatzen du ikaslea: ofizina edo bulego profesionaletako administrari, banku eta instituzioetako administrari kontable, diruzaintza arduradun, administratibo komertzial, langilegoaren eta kudeaketaren administratibo…

Beraz, interesa duen edonork orain du aukera Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako zikloan izena eman eta ikasketak bertan egiteko. Horretarako, maiatzak 27a baino lehen aurrematrikula egin beharko du Zumaiako Institutuan bertan edo Ikasguneko webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!