Ekaineko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko eka. 3a, 22:00

Ekaineko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Iraeta, Alba Menendez eskubaloi jokalari zarauztarra eta Errezilgo Eskola Txikien Jaia.

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Ekaineko atalean, Zestoako Iraeta auzoan izan da Mireia Galarza kazetaria, eta garai batean bertan egon zen fanderiari buruzko nondik norakoak ezagutu ditu. Zarautzen ere izan da Galarza, eta Alba Menendez elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Zumaiatik abiatu eta Getariako Askizu eta San Prudentzio auzoak ezagutu ditu.

Nerea Uranga, aldiz, Errezilen izan da. Izan ere, Eskola Txikien Jaia ospatuko dute bertan ekainaren 12an, eta antolatzaileekin, gurasoekin eta ikasleekin elkartu da Uranga. Andoni Elduaien, berriz, Xabier Bastida, Josu Godoy eta Mireia Arrizabalagarekin jardun da solasean, ekainaren 18an Azkoitian ospatuko duten Pelotai Eune ekimenari buruz gehiago jakiteko.

Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!