"Bihotzarentzako eta kontzientziarentzako ariketak" egingo dituzte Iturraranen ekainaren 25ean

Onintza Lete Arrieta 2022ko eka. 9a, 10:00
Artxiboko irudian, herritar batzuk naturarekin lotutako ariketak egiten.

Iturraran Parketxeak ekintza berezia antolatu du ekainaren hondarrerako Jose Fermin Asiain irakaslearen eskutik. Partaideek aulkia eraman beharko dute etxetik.

Ekintza berezia antolatu du Iturraran Parketxeak ekainaren 25eko goiz parterako. Izan ere, chikung deituriko saioa eskainiko du Jose Fermin Asiain irakasleak bertan. Hala, naturaren laguntzarekin, "bihotzarentzako eta kontzientziarentzako" ariketak egingo dituzte bertaratzen direnek. Horiek aulkia etxetik eraman beharko dute.

Saioa 11:00etatik 13:00etara izango da, eta beharrezkoa da izena aurrez ematea. Hemen egin behar dira erreserbak. Ekintza 12 urtetik gorakoentzat da, eta 7 euro ordaindu beharko dira erreserba egitean. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!