Gorka Etxeberriak eta Izeta VI.ak Mahala III. Gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloi Sariaren finala jokatuko dute igandean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 10a, 17:00
Finalaren aurkezpeneko prentsaurrekoa. (Tolosaldeko Ataria)

Mahala III. Gizonezkoen Binakako Euskal Pentatloi Sariaren finala jokatuko dute oriotarrak eta aiarrak, bikotea osatuta. Tolosako zezen plazan jokatuko dute finala, 12:00etan hasita. Sarrerak Tolosako Kantabriko tabernan salgai daude; egunean bertan zezen plazan egongo dira salgai.

Iruretagoiena-Etxeberriarekin batera, beste hiru bikote ariko dira lehian: Xabier Zaldua-Jagoba Otaegi; Beñat Amade-Aritz Irazabal eta Aratz Mugertza-Julen Kañamares. 

Egin beharreko lana ondorengoa izango da:

  • Harriari 40 jasoaldi.
  • Giza proba 4 plaza.
  • Aizkoran 4 kanaerdiko.
  • Txingekin 8 plaza.
  • Korrika 4 kilometro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!