Euskaraldiko hurrengo bilera irekia ostegun arratsaldean izango da

Karkara 2022ko eka. 12a, 10:00

Orioko Euskaraldikoak 18:30ean elkartuko dira, plazan. Aian, berriz, taldea aktibatzeko prozesuan daude, eta ez dute hurrengo bilera noiz izango den jakinarazi oraingoz.

Euskaraldia antolatzeko Orioko lantaldea martxan da Miriam Garcia dinamizatzailearen koordinazioarekin, eta ekainaren 16an, ostegunarekin, egingo du hurrengo bilera. 18:30ean da hitzordua plazan, eta nahi duen herritar orori zabalik dagoela gogorarazi dute taldekideek.

Aian, berriz, taldea aktibatzeko prozesuan dabiltza, eta oraingoz ez dute jakinarazi noiz egingo duten hurrengo bilera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!