Euskararen erabilera

Imanol Larrea: "Ikerketa egitea garrantzitsua da; eta argi ikusten dugu euskararen egoera zaurgarria dela"

Larraitz Zeberio (Goiena Telebista) 2022ko mai. 31a, 16:45

Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larreak euskararen kale erabilera neurketaren gakoak azaldu ditu Goiena Telebistan egindako elkarrizketan.

Soziolinguistika Klusterrak aurreko astean jakinarazi zituen 2021ean egindako euskararen kale erabileraren neurketaren emaitzak. Kaleko elkarrizketetan zortzi lagunetik bat aritzen da euskaraz, eta erabilera egonkortuta dago; izan ere, alde gutxi dago 2016ko eta 2021eko emaitzen artean. Dena den, badira lurraldeari edota adinari erreparatuz gero.

Soziolinguistika Klusterreko zuzendaria da Imanol Larrea antzuolarra, eta hari elkarrizketa egin dio Larraitz Zeberio Goienako kazetariak. Hark datuen irakurketa egin du, eta esan du horiek garrantzitsuak direla etorkizuneko ekimenak zehazteko. Hain zuzen, egonkortzetik ateratzea eta hazkundean urratsak ematea aipatu du.

Klusterrak Euskal Herriko euskararen kale erabilera datu orokorrak kaleratu berri ditu, eta ekainean emango du eskualdez eskualdeko datuen berri. Uazkenean, berriz, herriz herriko datuak plazaratuko ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!