Dantza, euria eta sua protagonista izan ziren San Joan bezperan

Julen Imaz 2022ko eka. 24a, 15:05

Euripean hasi zuten atzo San Joan bezperako gaua Orioko sorgiñek. Euria ez ezik, tximistak eta trumoiak izan ziren nagusi Harribil dantza-taldeak herriko plazan sorgin-dantza egin zuenean. Eguraldi txarrak ordea ez zituen sorginak kikildu, eta herritar ugariren aurrean aritu ziren gogotsu dantzan.

Aian ere dantzarako aldartea izan zen nagusi, euria zela eta herriko frontoian izan zen ekitaldian. Guraso eta haurrek suaren inguruan dantzatu zuten San Joan bezperako gau berezi honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!