Goizean zehar, bi orduz, itxita izango da autobideko Orioko sarrera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 22a, 09:46

09:00etatik 11:00etara izango da itxita Orioko A-8 autobideko ordainlekua mantentze lanak egiteko, baina irteera normaltasunez erabili dezakete herritarrek.

Orioko A-8 autobideko sarrera itxita izango da gaur goizean bi orduz, 09:00etatik 11:00etara, hain zuzen ere. Datuak hartzeko eta mantentze lanak egiteko itxi dute ordainlekua. Beraz, Donostia aldera joan nahi duten herritarrek Zarauzko ordainlekutik sartu beharko dute A-8 autobidera edo N-634  errepidea erabili. Autobidearen irteera irekita dago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!