Arrauneko porra egiteko azken egunak

Erredakzioa 2022ko uzt. 25a, 16:00

Zenbatgarren postuan amaituko dituzte oriotarrek Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligak? Horixe KARKARAk egin duen galdera aurten ere. Irabazleak bi lagunentzako otordua irabaziko du Xixario erretegian, eta baita Koolore surf moda dendako arropak ere.

Martxan da beste urte batez arraun porra, eta sari dotorea lortuko du oriotarrek Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligetan zer postu eskuratzen duten asmatzen duenak: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porran parte hartzeko epea amaitzen ari da, hemendik bi astera, abuztuaren 8an, itxiko baita aukera, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN PARTE HARTU PORRAN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Zarauztarrena eta getariarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera.

Zorte on!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!