Gaueko garraio zerbitzu berezia izango da ostiralean Summer Live 22 jaialditik itzultzeko

Summer live 22 jaialdia egingo da Zarautzen datorren ostiralean, hilaren 29an. Gau horretan, kontzertuaren amaieran, tren eta autobus zerbitzu bereziak izango dira Zumaia eta Donostia artean. 

Uztailaren 29an izango da jaialdia, Dama parean, 21:00etatik aurrera. Abraham Mateo, Walls, Leo Rizzi, Belén Aguilera, Lérica, Marc Seguí, Polo Nández, Depol eta Noran taldeak ere hartuko dute parte jaialdian. Zeremonia-maisu lanetan, jaialdia girotzen eta artistak aurkezten Los 40 kateko disko jartzaile David Alvarez ariko da.

Jaialdiarekin lotuta, Euskotrenek eta Lurraldebusek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko dituzte sortuko diren joan-etorriak errazteko. Uztailaren 29tik 30erako gauean, behin kontzertuak amaituko direnean, Zumaia eta Donostia artean zirkulazioak egongo dira, bi noranzkoetan. Zerbitzu hau erabili behar dutenei gomendatzen zaie ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela. Esteka honetan ikus daitezke tren eta autobus ordutegi guztiak. 

Informazio gehiagorako 944-33 33 33 telefono zenbakira deitu daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!