Do Re Ni elkarteak boluntarioak behar ditu ikerketa berria abiatzeko

Xabier Lizaso Salatxo aretoan, Do Re Ni proiektuaren lehen edizioko aurkezpen bileran.

Bihar, ostirala, egingo dute proiektuaren aurkezpen bilera, Salatxo aretoan, 19:00etan hasita.

Do Re Ni elkarteak jarraipena emango dio 2020an abiatutako proiektuari, eta ikerketa zientifiko berria abiatuko du abuztuaren 22tik irailaren 9ra bitartean. Oraingo honetan, osasun mentala eta osasun kognitiboa izango dira aztertuko dituzten parametro nagusiak. Xabier Lizaso musikariak gidatuko du ikerketa, eta Jose Manuel Lopez Bragado psikiatra izango du bidelagun. Horrez gain, Onetsine Arrizabalaga ikerlari oriotarrak ere parte hartuko du proiektuan, ikerlari aholkulari gisa.

Do Re Ni elkarteak boluntarioak behar ditu ikerketan parte hartzeko, eta bihar, ostirala, 19:00etan hasita, Salatxo aretoan egingo dute proiektuaren aurkezpen bilera informatiboa. Herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte elkartetik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!