Danbolin Musika Eskolak ostegunean zabalduko du hirugarren matrikulazio epea

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 26a, 13:40
Danbolin Musika Eskolakoen kontzertu bat.

Irailaren 1etik 7ra, ostegunetik asteazkenera, egongo da zabalik epea 2022-2023 ikasturtean izena emateko. Ikasturtea, berriz, irailaren 12an hasiko da, astelehenarekin.

Hirugarren matrikulazio epea zabaltzear da Danbolin Musika Eskola. Hain zuzen, datorren ostegunetik hurrengo asteazkenera –irailaren 1etik 7ra– edukiko dute izena emateko aukera herritarrek, eta ikasturtea, berriz, irailaren 12an hasiko da.

Izena emateko hiru bide daude aukeran, irailaren 1etik aurrera: telefonoz, 943-83 37 27 zenbakira deituta; idatziz, danbolinme@gmail.com helbidera; edo egoitzara bertaratuta (Iturbide kalea, 18).

Ondorengo ikasketak eskaintzen ditu musika eskolak:

  • 1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak):
    • Musika eta mugimendua.

  • 2. eta 3. maila (7 urtetik aurrera):
    • Musika mintzaira (2. maila).
    • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
    • Euskal dantza.

Bestalde, ikasturte honetako prezioak hauek izango dira, eta musika eskolak azaldu duenez, familiaren egoera ekonomikoaren arabera, badago aukera prezioen murrizketa eskatzeko, Orioko Udalak jarritako baldintza hauen arabera.

  • Musika eta mugimendua 1. eta 2. ikasturtea: 125 euro.
  • Musika eta mugimendua 3. ikasturtea: 185 euro.
  • Musika-mintzaira: 250 euro.
  • Instrumentua (30 minutu): 345 euro.
  • Instrumentua (40 minutu): 385 euro.
  • Bigarren instrumentua: 655 euro.
  • Dantza: 250 euro.
  • Taldeak bakarrik: 70 euro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!