Ainhoa Gabirondoren idiak hirugarren sailkatu dira Elgoibarko Kintopeko Idi Proban

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko ira. 7a, 14:26
Iñaki Oliden Belamendiren idi-parearekin itzain lanetan Elgoibarren. (Ibon Errazu)

Guztira, 13 idi-parek parte hartu dute txapelketan eta nagusitasunez irabazi dute Billabasoren idiek, 57 plaza, 3 zinta eta 4,4 metroko lana eginda.

Irailaren 2tik 6ra, Elgoibarko VII. Kintopeko Idi Probak jokatu dira, eta irabazterik lortu ez badute ere, emaitza onak lortu dituzte Ainhoa Gabirondoren eta Iñiki Olidenen idiek. Gabirondorenak hirugarren postuan sailkatu dira, 51 plaza, 2 zinta eta 4,88 metro osatuta, eta Olidenenak laugarren postuan, 51 plaza eta 1,66 metro eginda. Maia aiarraren idi-parea, berriz, hamargarrena izan zen, 45 plaza eta 2,5 metro eginda.

Guztira, 13 idi-parek parte hartu dute txapelketan eta nagusitasunez irabazi dute Billabasoren idiek, 57 plaza, 3 zinta eta 4,4 metroko lana eginda.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!