Udal elkarteak zehaztu ditu hiri hondakinei dagozkien 2023ko tarifak

Onintza Lete Arrieta 2022ko ira. 15a, 18:00
Herritar bat zaborra botatzen gaikako edukiontzi batera.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri da hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Urola Kostako Udal Elkarteak uztaileko ohiko bilkuran erabaki zuen aldaketa egitea hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Zuzendaritza batzordeak hartu zuen erabakia, eta erreklamazioentzat ezarritako epean ez da egon halakorik. Horregatik, orain behin betiko onartuta gelditu da ordenantza, eta hori osorik argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Bertan, zehaztuta gelditu dira 2023ko tasak Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako herritarrentzat nahiz herri horietako merkataritza eta industria negozioentzat, baita ikastetxe, elkarte gastronomiko eta bestelakoentzat ere.

Beheko irudietako tauletan ikus daitezke zenbatekoak:


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!