Gipuzkoako EH Bilduk Orion egin du batzarra bere oinarriarekin

Onintza Lete Arrieta 2022ko urr. 2a, 17:15
Arraunetxe aurrean taldeko argazkia atera zuten atzo arratsaldean. (EH Bildu)

Atzo eguerdian Arraunetxen elkartu ziren koalizioko liderrak eta arduradunak, eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusiak adierazi zuen "erronkei aurre egiteko indarberrituta" atera zirela bilkuratik.

Gipuzkoako EH Bilduk batzarra egin zuen atzo eguerdian Arraunetxen bere oinarriarekin. Hantxe izan zen Maddalen Iriarte koalizioaren legebiltzarkidea eta Gipuzkoako ahaldungai nagusia hurrengo hauteskundeetan.

Hark sare sozialetan adierazi du bilkuratik "erronkei aurre egiteko indarberrituta" atera direla, eta "ilusioa eta indarra" bizi izan zituztela atzoko batzarrean. "EH Bilduren proiektu politikoak gobernatzeko bokazioa du, eta aurreneko geltokia Gipuzkoa izango da", adierazi zuen.

Bilkuran parte hartu zutenen artean izan ziren, besteak beste, Anuska Esnal Orioko alkatea eta Iñaki Ostolaza, Zumaiakoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!