Larrialdi simulakroa egin dute Aia eta Orio arteko trenaren pasabidean

Erredakzioa 2022ko aza. 12a, 09:00

Aia eta Orio arteko pasabidean, trena errailetik irten zela irudikatu zuten, eta ondorioz, istripua izan zuela, zauritu larriak eraginez. Halako kasuetan jarraitu beharreko prozedura aktibatu zuten. SOS Deiak-112k, Osakidetzak, Gipuzkoako Suhiltzaileek, Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta DYAk parte hartu zuten.

Euskal Trenbide Sarearen Autobabes Planaren eraginkortasuna frogatzeko, larrialdi simulakroa egin zuten herenegun gauen Aia eta Orio arteko trenbide sarean. Euskal Trenbide Sarearen, Euskotrenen eta osasun-larrialdietako agente ezberdinen artean koordinatutako simulakroa izan zen (SOS Deiak-112, Osakidetza, Gipuzkoako Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta DYA).

Aia eta Orio arteko pasabidean, trena errailetik irten zela irudikatu zuten, eta ondorioz, istripua izan zuela, zauritu larriak eraginez. Halako kasuetan jarraitu beharreko prozedura aktibatu zuten. Simulakroaren balorazioa egingo dute datozen asteetan, eta ondorioak aterako dituzte kasu errealetan jarraitu beharreko protokoloa hobetzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!